Filtering by: ERAKUSKETA

Argazki-liburuen Fenomenoa
Apr
20
12:00 PM12:00

Argazki-liburuen Fenomenoa

Liburu formatua, lan fotografikoa erakusteko tresna on bat ez ezik, leku hobezina da artearen arloan esperimentatzeko. Gainera, askorentzat liburu bat egitea ideiak partekatzeko modu bat da. 

Erakusketa honek azpimarratzen du argazki-liburuaren garrantzia kultura bisual garaikidean, eta aldi berean, argazkilaritzaren historiaren berrinterpretazioa egiten du argazki-liburuaren eta inprimatutako argazkiaren bidez.

 

  • 2018ko martxoaren 24tik ekainaren ekainaren 17
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisario Exekutiboa: Moritz Nemülle

 

Erakusketaren liburuxka deskargatu
Info gehiago

View Event →
International Garden Photographer of the Year
Feb
19
to Apr 8

International Garden Photographer of the Year

Nazioartean ospea zabaldua duen International Garden Photographer of the Year saria, Donostiara iritsi da lehen aldiz. Erakusketan munduko argazki botaniko onena ikusteko aukera izango dugu, landareen bizitaren edertasuna eta garrantzia beren forma anitzetan irudikatzen dituena. 

Info gehiago

Irudia: Mari Luz Vidal

 

View Event →
CALE, CALE, CALE! CAALE!!!
Oct
27
to Feb 4

CALE, CALE, CALE! CAALE!!!

  • Tabakalera Zentroa, Donostia (map)
  • Google Calendar ICS

Erritua. Erritu batek denbora eta leku bereziak sortzen ditu, arreta eta pertzepzioa eraldatzen dutenak. Ez da posizio bakarra egoten, baizik eta ekintzarako hainbat aukera, parte hartzaileentzat malguak eta trukagarriak izan ohi direnak 4. Praktika artistikoari errituaren ideiatik begiratzen badiogu, irekiera aukerak areagotu egiten dira ikuslearen figura gaindituz, subjektuaren eraldaketa irudikatzea ahalbidetuz, edo baita guztion eraldaketa ere.

Cale, cale, cale! Caale!!!-k naturarekiko magiaren, errituala denaren edo irrazionala denaren lekua zein den galdekatzen du, geologia alorrean Antropoceno aroa ezagutzen den horretan, edo Capitaloceno ere izendatu dezakegun aroan, edo are hobe Chthuluceno 5, Donna Haraway-k bere manifestuan proposatzen duen bezala. Proiektuak saiakera kolektiborako inguru bat sortzen du, denbora-espaziozko koreografia bat, ideiak eta gorputzak desio eta testuinguruekin nahasten dituena, horrela, indar komun bat jariatuz eta hainbat galdera utziz airean. Zein bide zabal daitezke une horiei arreta jartzen badiegu, behin magia eta arrazionaltasunaren arteko dikotomia zahar hori hautsita? Zer nolako proposamen sozial eta politikoak sor litezke erritua eta araoa jardunean sartzen direnean eta kultura-natura binomioa ikusezin egiten dutenean? Zein erresistentzia leku egon litezke uniformetasun globalaren kausaz galbidean dauden bizimodu berezientzat, edo hortik abiatuta zabal daitezkeen beste kolektibotasun modu batzuetzat? 

Info gehiago.

Iturria: Tabakalera

 

 

View Event →
Sep
12
to Mar 1

Rachel Mellon Collection

Hubert de Givenchyren zuzendaritzapean antolatutako Rachel L. Mellon Collection erakusketak, bilduma honen aukeraketa zaindua aurkezten du jendaurrean, bai eta Balenciagaren goi-mailako joskintzari buruzko irakurketa berria ere, dama paregabe horren iragazki pertsonalaren bitartez.

Rachel Lambert Mellon (1910–2014), Bunny izenarekin ezagutzen zena, Ipar Amerikako gizarteko xx. mendeko damarik handienetakoa izan zen. Mrs. Mellon oinordetzan dirutza itzela jasotakoa zen, filantropoa, arte-bildumagilea, lorategien diseinatzailea —besteak beste, Etxe Zuriko Rose Garden ospetsua diseinatu zuen—, Kennedytarren adiskide pertsonala, eta Paul Mellon banku-arloko handiki eta mezenas nabarmenaren emaztea; beraz, Balenciagak zituen bezeroen arketipoa osatzen zuen: diruduna, sentikorra eta esklusiboa.

Izan zuen bizitza paregabean, etengabe ibili zen edertasunaren bila; izan ere, edertasunez inguratzeaz gain, horren bilduma ere egiten zuen. Modu eklektikoan aurkitzen zuen edertasuna artelanetan, liburu arraroetan, harribitxietan, objektu baliotsuetan, lorategietan, giro zainduetan eta bere jantzietan bertan. Hain zuzen ere, hamar urtez baino gehiagoz, Balenciagak egin zizkion jantziak.

Bezero bikaina izateaz gain, Bunny Mellon jostunaren adiskide pertsonala ere izan zen, eta harreman horrek Bunnyrentzat egindako Maison-eko egokitzapenetan eta diseinu berezietan islatu zen. Balenciagak berak, erretiratu zenean, Hubert de Givenchyrengana transferitu zuen harreman hori.

Gaur egun, Balenciagak Mrs. Mellonentzat egindako sorkuntzetako asko Cristóbal Balenciaga Museoan daude gordeta, eta emakume horren legatua da museoko artxiboetan dagoen bildumarik garrantzitsuena, ongile bakarrarengandik jasotakoen artean.

Informazio gehiago.

 

Iturria: Cristobal Balenciaga Museoa

View Event →