Erritua. Erritu batek denbora eta leku bereziak sortzen ditu, arreta eta pertzepzioa eraldatzen dutenak. Ez da posizio bakarra egoten, baizik eta ekintzarako hainbat aukera, parte hartzaileentzat malguak eta trukagarriak izan ohi direnak 4. Praktika artistikoari errituaren ideiatik begiratzen badiogu, irekiera aukerak areagotu egiten dira ikuslearen figura gaindituz, subjektuaren eraldaketa irudikatzea ahalbidetuz, edo baita guztion eraldaketa ere.
Cale, cale, cale! Caale!!!-k naturarekiko magiaren, errituala denaren edo irrazionala denaren lekua zein den galdekatzen du, geologia alorrean Antropoceno aroa ezagutzen den horretan, edo Capitaloceno ere izendatu dezakegun aroan, edo are hobe Chthuluceno 5, Donna Haraway-k bere manifestuan proposatzen duen bezala. Proiektuak saiakera kolektiborako inguru bat sortzen du, denbora-espaziozko koreografia bat, ideiak eta gorputzak desio eta testuinguruekin nahasten dituena, horrela, indar komun bat jariatuz eta hainbat galdera utziz airean. Zein bide zabal daitezke une horiei arreta jartzen badiegu, behin magia eta arrazionaltasunaren arteko dikotomia zahar hori hautsita? Zer nolako proposamen sozial eta politikoak sor litezke erritua eta araoa jardunean sartzen direnean eta kultura-natura binomioa ikusezin egiten dutenean? Zein erresistentzia leku egon litezke uniformetasun globalaren kausaz galbidean dauden bizimodu berezientzat, edo hortik abiatuta zabal daitezkeen beste kolektibotasun modu batzuetzat?
Info gehiago.
Iturria: Tabakalera