Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Martxoaren 19tik 26ra egingo da gune hauetan: Aiete, Ernest Lluch eta Intxaurrondo kultur etxeak, Liburutegi Nagusia, Victoria Eugenia Club eta Kaxilda liburudendan. UPV/EHU ere atxiki zaio Poesiaren Aste honi, Pentsatu! Jaialdiaren eta Filosofia, Zientzia eta Balioen Masterraren bidez.
Hona hemen programazioa:
Martxoak 19: Poesía y trascendencia, Miguel d'Ors & José Mateos. Solasaldia eta irakurketa. Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha.
Martxoak 20: MusiPoema, Juan Ramon Makuso & Jon Makuso.
Martxoak 20: Ciencia y poesía contemporánea, Carlos López Beltrán & Gustavo A. Schwartz. Solasaldia. Kaxilda liburu-denda. 18:30. Gaztelania.
Martxoak 20-Apirilak 7: Urmargoen hitzak, Imanol Larrinaga & Juan Ramon Makuso. Erakusketa.
Martxoak 21: Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa.
Martxoak 22: Olerkiaren Txokoa & Cuarteto Abreu. Poesia errezitaldia musikatuta. Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegia. 18:30. Euskara.
Martxoak 22: Tximeletrak airera, Xabier Olaso.
Martxoak 23: Presente y futuro de la poesía, Pablo García Casado & Irati Iturritza & Elena Medel & Raúl Vacas.
Martxoak 24: Xomorropoemak eta Piztipoemak, Leire Bilbao & Maite Mutuberria.
Martxoak 26: Porto, Harkaitz Cano & Mursego, Harkaitz Cano & Mursego. Ikuskizuna.
Informazio gehiago.
Iturria: Donostia Kultura