Pasaia, Lurraldea era Identitatea
Hiru egunez, Awoiska van der Molenek, Federico Clavarinok eta Jon Cazenavek, nazioarteko proiekzioa duten artistek, hausnarketa bat proposatuko diete parte-hartzaileei argazkilaritzaren bidez paisaia irudikatzeko moduei buruz. Bide teoriko eta praktikotik ez ezik, zentzumenen eta emozioen bideetatik ere eramango dituzte parte-hartzaileak. Partekatzen dugun espazioa eta, aldi berean, gurea bezala sentitzen duguna da inguratzen gaituen lurraldea, gure sorlekua, guri dagokiguna, eta horren inguruan, hain zuzen, sortzen zaizkigu galderak. Tailerraren helburua ez da argazki-liburu bat sortzea, baizik eta argazkilaritzaren bitartez paisaia aztertzea, hausnartzea eta ikertzea, sentitzea, besarkatzea eta atzematea, kartografiatzea, eragitea eta sortzea, eta haietara heltzeko prozesu analitiko, aktibo eta gogoetazko bati jarraituko diogu, eta laborategi bat sortuko dugu irudietan sakontzeko. Van der Molen, Clavarino eta Cazenave, bakoitzak bere ezaugarriekin eta metodologiarekin, paisaiari eta lurraldeari lotutako ibilbide berari jarraitzen diote, esperientzia, bilaketa eta ikerketarako leku gisa hartuta.
Hiru tailerrak aldi berean garatuko dira. Hala, parte-hartzaile bakoitzak bere kezka edo interesetara gehien hurbiltzen den egilearen tailerrean emango du izena, eta goizeko saioak bereiz emango dira. Hala ere, arratsaldeetan, hiru tailerrak bat eginda, atal garrantzitsu bat izango da, elkarrizketari eta ideien trukeari eskainia. Hortaz, irekiak izango dira tailerrak, eta gai beraren inguruko hiru ikuspegi eskainiz aberastuko dira. Gainera, arratsaldeko saioetan, portfolioen ikustaldi bat eskainiko da, hiru egileen artean bateratua izan daitekeena.
Tailer bakoitzeko plazak mugatuak dira (bakoitzeko 12 parte-hartzaile gehienez).
Hizkuntza: Jon Cazenaveren eta Federico Clavarinoren tailerrak gaztelaniaz izango dira, Awoiska Van Der Molenena, aldiz, ingelesez (laguntzaile bat izango du parte-hartzaileei hizkuntzarekin lagundu ahal izateko).
Info gehiago