LANTEGI josé ramón anda
May
24
to Aug 25

LANTEGI josé ramón anda

 

“Erakusketak bere lanerako tokiaren izena darama: lantegi. Gune hori espazio zabala da, maketaz, materialez, makinez eta erremintez jositakoa, eta bertan egin eta pentsatzen ditu bere proiektu eta obrak. Bere lantegia ekosistema intimo bat da, eta bertan sortu du bere produkzio artistiko ia guztia, xehetasunez eta etengabe. Bere jaioterrian kokatutako lantegi horretan, gainera, ebanisteriarekin eta zurezko taillarekin lotutako familia-tradizioko lanaren memoria ere biltzen da.”

Komisarioa: Javier Balda

View Event →
Meditazio Maratoia
Jul
14
4:00 PM16:00

Meditazio Maratoia

Sarritan entzuten dugu edo esaten dugu ez dugula astirik nahi duguna egiteko. Badirudi egunak 36 ordu izan beharko lituzkeela lortu nahi dugun guztia egiteko. Konponbidea ez datza gehiago egitean edo lortu nahi genukeenari uko egitean, ezta bizitza azeleratzean ere, baizik eta geuregan eta gure bizitzan nondik pentsatzen dugun aldatzean.

Info gehiago.

 

View Event →
Pasaia, Lurraldea era Identitatea
Apr
27
to Apr 29

Pasaia, Lurraldea era Identitatea

Hiru egunez, Awoiska van der Molenek, Federico Clavarinok eta Jon Cazenavek, nazioarteko proiekzioa duten artistek, hausnarketa bat proposatuko diete parte-hartzaileei argazkilaritzaren bidez paisaia irudikatzeko moduei buruz. Bide teoriko eta praktikotik ez ezik, zentzumenen eta emozioen bideetatik ere eramango dituzte parte-hartzaileak. Partekatzen dugun espazioa eta, aldi berean, gurea bezala sentitzen duguna da inguratzen gaituen lurraldea, gure sorlekua, guri dagokiguna, eta horren inguruan, hain zuzen, sortzen zaizkigu galderak. Tailerraren helburua ez da argazki-liburu bat sortzea, baizik eta argazkilaritzaren bitartez paisaia aztertzea, hausnartzea eta ikertzea, sentitzea, besarkatzea eta atzematea, kartografiatzea, eragitea eta sortzea, eta haietara heltzeko prozesu analitiko, aktibo eta gogoetazko bati jarraituko diogu, eta laborategi bat sortuko dugu irudietan sakontzeko. Van der Molen, Clavarino eta Cazenave, bakoitzak bere ezaugarriekin eta metodologiarekin, paisaiari eta lurraldeari lotutako ibilbide berari jarraitzen diote, esperientzia, bilaketa eta ikerketarako leku gisa hartuta.

Hiru tailerrak aldi berean garatuko dira. Hala, parte-hartzaile bakoitzak bere kezka edo interesetara gehien hurbiltzen den egilearen tailerrean emango du izena, eta goizeko saioak bereiz emango dira. Hala ere, arratsaldeetan, hiru tailerrak bat eginda, atal garrantzitsu bat izango da, elkarrizketari eta ideien trukeari eskainia. Hortaz, irekiak izango dira tailerrak, eta gai beraren inguruko hiru ikuspegi eskainiz aberastuko dira. Gainera, arratsaldeko saioetan, portfolioen ikustaldi bat eskainiko da, hiru egileen artean bateratua izan daitekeena.

Tailer bakoitzeko plazak mugatuak dira (bakoitzeko 12 parte-hartzaile gehienez).

Hizkuntza: Jon Cazenaveren eta Federico Clavarinoren tailerrak gaztelaniaz izango dira, Awoiska Van Der Molenena, aldiz, ingelesez (laguntzaile bat izango du parte-hartzaileei hizkuntzarekin lagundu ahal izateko).

Info gehiago

 

View Event →
Starlight gaua: Piztu izarrak
Apr
20
9:00 PM21:00

Starlight gaua: Piztu izarrak

Donostiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gau astronomikoa antolatu dute. Starlight gaua ostiralean izango da udaletxean, 21:00etan. Hain zuzen ere, Bergarako Ilatargi Astronomia Taldeak eta Aranzadiko Astronomia sailak teleskopioak jarriko dituzte terrazetan eta teleskopio edo prismatikoak dituzten hiritarrak parte hartzera deitu dute.

Izarren argia hobeto ikusteko udalak bere argiztapena itzaliko du 21:00etatik aurrera eta ekintza ezberdinak egingo dira bertan, denak publiko orokorrari zuzenduak. Udalaren areto batean pantaila handia jarriko da, eta Stellarium izeneko zeruko programaren bidez astronomoek zeruan ikusgai dauden izarrei buruzko azalpenak emango dituzte. Horrez gain, heldu eta haurrentzako gunea jarriko dute, eta guztien artean izarren argia eta argi kutsadura ardatz duen mural handia marraztuko dute. Gaua iristerakoan ilunaldia egingo da (21:00etatik 23:00etara), eta aldi berean ekintza guztiak eskainiko dira.

Ituarria: Hitza

View Event →
Argazki-liburuen Fenomenoa
Apr
20
12:00 PM12:00

Argazki-liburuen Fenomenoa

Liburu formatua, lan fotografikoa erakusteko tresna on bat ez ezik, leku hobezina da artearen arloan esperimentatzeko. Gainera, askorentzat liburu bat egitea ideiak partekatzeko modu bat da. 

Erakusketa honek azpimarratzen du argazki-liburuaren garrantzia kultura bisual garaikidean, eta aldi berean, argazkilaritzaren historiaren berrinterpretazioa egiten du argazki-liburuaren eta inprimatutako argazkiaren bidez.

 

  • 2018ko martxoaren 24tik ekainaren ekainaren 17
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00.
  • Sarrera: 6 €
  • Komisario Exekutiboa: Moritz Nemülle

 

Erakusketaren liburuxka deskargatu
Info gehiago

View Event →
Club de Creativos 2018
Apr
15
1:30 PM13:30

Club de Creativos 2018

Club de Creativos Espainian sormen talentua hobetzeko eta bateratzeko lan egiten duen erakunde bakarra da. Topaketako hiru egunetan eta 50 jardunaldi baino gehiagorekin itzultzen da, Kursaal Jauregian, gehienetan, hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak eta erakusketak, eta Sormenaren Sari Nazionalak aurkeztuz.

"#bonitasimbiosis" esloganaren azpian, komunikazio sektoreko eragile guztiei zuzenduta, foro batetara joan behar da, komunikazio profesional desberdinak bilduko dituztenak eta konponbide berrietara iristeko harreman berriak sortzeko.

Info gehiago.

View Event →
Poesialdia
Mar
19
to Mar 26

Poesialdia

Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Martxoaren 19tik 26ra egingo da gune hauetan: AieteErnest Lluch eta Intxaurrondo kultur etxeak, Liburutegi NagusiaVictoria Eugenia Club eta Kaxilda liburudendan. UPV/EHU ere atxiki zaio Poesiaren Aste honi, Pentsatu! Jaialdiaren eta Filosofia, Zientzia eta Balioen Masterraren bidez.

Hona hemen programazioa:

Martxoak 19: Poesía y trascendencia, Miguel d'Ors & José Mateos. Solasaldia eta irakurketa. Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha.

Martxoak 20: MusiPoema, Juan Ramon Makuso & Jon Makuso.

Martxoak 20: Ciencia y poesía contemporáneaCarlos López Beltrán & Gustavo A. Schwartz. Solasaldia. Kaxilda liburu-denda. 18:30. Gaztelania.

Martxoak 20-Apirilak 7: Urmargoen hitzak, Imanol Larrinaga & Juan Ramon Makuso. Erakusketa.

Martxoak 21: Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa.

Martxoak 22: Olerkiaren Txokoa & Cuarteto Abreu. Poesia errezitaldia musikatuta. Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegia. 18:30. Euskara.

Martxoak 22: Tximeletrak airera, Xabier Olaso

Martxoak 23: Presente y futuro de la poesía, Pablo García Casado & Irati Iturritza & Elena Medel & Raúl Vacas

Martxoak 24: Xomorropoemak eta Piztipoemak, Leire Bilbao & Maite Mutuberria.

Martxoak 26: Porto, Harkaitz Cano & Mursego, Harkaitz Cano & Mursego. Ikuskizuna.

Informazio gehiago.

Iturria: Donostia Kultura

View Event →
International Garden Photographer of the Year
Feb
19
to Apr 8

International Garden Photographer of the Year

Nazioartean ospea zabaldua duen International Garden Photographer of the Year saria, Donostiara iritsi da lehen aldiz. Erakusketan munduko argazki botaniko onena ikusteko aukera izango dugu, landareen bizitaren edertasuna eta garrantzia beren forma anitzetan irudikatzen dituena. 

Info gehiago

Irudia: Mari Luz Vidal

 

View Event →
CALE, CALE, CALE! CAALE!!!
Oct
27
to Feb 4

CALE, CALE, CALE! CAALE!!!

  • Tabakalera Zentroa, Donostia (map)
  • Google Calendar ICS

Erritua. Erritu batek denbora eta leku bereziak sortzen ditu, arreta eta pertzepzioa eraldatzen dutenak. Ez da posizio bakarra egoten, baizik eta ekintzarako hainbat aukera, parte hartzaileentzat malguak eta trukagarriak izan ohi direnak 4. Praktika artistikoari errituaren ideiatik begiratzen badiogu, irekiera aukerak areagotu egiten dira ikuslearen figura gaindituz, subjektuaren eraldaketa irudikatzea ahalbidetuz, edo baita guztion eraldaketa ere.

Cale, cale, cale! Caale!!!-k naturarekiko magiaren, errituala denaren edo irrazionala denaren lekua zein den galdekatzen du, geologia alorrean Antropoceno aroa ezagutzen den horretan, edo Capitaloceno ere izendatu dezakegun aroan, edo are hobe Chthuluceno 5, Donna Haraway-k bere manifestuan proposatzen duen bezala. Proiektuak saiakera kolektiborako inguru bat sortzen du, denbora-espaziozko koreografia bat, ideiak eta gorputzak desio eta testuinguruekin nahasten dituena, horrela, indar komun bat jariatuz eta hainbat galdera utziz airean. Zein bide zabal daitezke une horiei arreta jartzen badiegu, behin magia eta arrazionaltasunaren arteko dikotomia zahar hori hautsita? Zer nolako proposamen sozial eta politikoak sor litezke erritua eta araoa jardunean sartzen direnean eta kultura-natura binomioa ikusezin egiten dutenean? Zein erresistentzia leku egon litezke uniformetasun globalaren kausaz galbidean dauden bizimodu berezientzat, edo hortik abiatuta zabal daitezkeen beste kolektibotasun modu batzuetzat? 

Info gehiago.

Iturria: Tabakalera

 

 

View Event →
Sep
12
to Mar 1

Rachel Mellon Collection

Hubert de Givenchyren zuzendaritzapean antolatutako Rachel L. Mellon Collection erakusketak, bilduma honen aukeraketa zaindua aurkezten du jendaurrean, bai eta Balenciagaren goi-mailako joskintzari buruzko irakurketa berria ere, dama paregabe horren iragazki pertsonalaren bitartez.

Rachel Lambert Mellon (1910–2014), Bunny izenarekin ezagutzen zena, Ipar Amerikako gizarteko xx. mendeko damarik handienetakoa izan zen. Mrs. Mellon oinordetzan dirutza itzela jasotakoa zen, filantropoa, arte-bildumagilea, lorategien diseinatzailea —besteak beste, Etxe Zuriko Rose Garden ospetsua diseinatu zuen—, Kennedytarren adiskide pertsonala, eta Paul Mellon banku-arloko handiki eta mezenas nabarmenaren emaztea; beraz, Balenciagak zituen bezeroen arketipoa osatzen zuen: diruduna, sentikorra eta esklusiboa.

Izan zuen bizitza paregabean, etengabe ibili zen edertasunaren bila; izan ere, edertasunez inguratzeaz gain, horren bilduma ere egiten zuen. Modu eklektikoan aurkitzen zuen edertasuna artelanetan, liburu arraroetan, harribitxietan, objektu baliotsuetan, lorategietan, giro zainduetan eta bere jantzietan bertan. Hain zuzen ere, hamar urtez baino gehiagoz, Balenciagak egin zizkion jantziak.

Bezero bikaina izateaz gain, Bunny Mellon jostunaren adiskide pertsonala ere izan zen, eta harreman horrek Bunnyrentzat egindako Maison-eko egokitzapenetan eta diseinu berezietan islatu zen. Balenciagak berak, erretiratu zenean, Hubert de Givenchyrengana transferitu zuen harreman hori.

Gaur egun, Balenciagak Mrs. Mellonentzat egindako sorkuntzetako asko Cristóbal Balenciaga Museoan daude gordeta, eta emakume horren legatua da museoko artxiboetan dagoen bildumarik garrantzitsuena, ongile bakarrarengandik jasotakoen artean.

Informazio gehiago.

 

Iturria: Cristobal Balenciaga Museoa

View Event →